Gora

Lege-oharra

VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAk, webgune honen titularra den aldetik, eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren gaineko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, honako lege-oharra egin du.

Webgune honetan nabigatzeko  «lege-ohar» honetan jasotako baldintzak bete beharko dira. Baldintzok aldian behin eguneratuko dira, horretarako aurretiazko abisurik egin behar gabe.
Webgunean nabigatzeak erabiltzaileak aipatutako baldintzak modu hobezinean ulertzen dituela eta espresuki onartzen dituela adierazten du.

 

Webgunea eguneratzea eta aldatzea:

VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAk aurretiazko abisurik gabe webguneko informazioa zein webgunearen konfigurazioa eta itxura aldatzeko edota ezabatzeko eskubidea izango du, eta horrek ez dio inolako erantzunkizunik ekarriko. Kasu horretan, lege-ohar berria indarrean sartuko da erabiltzaileak www.vinco.es helbidean erabilgarri eta eskuragarri duen unean bertan.

 

Informazio orokorra

-Sozietatearen izena: VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SA
-Sozietatearen helbidea Bizkargi 6, | Sarrikola Industrialdea, E-48195 LARRABETZU | Bizkaia - ESPAINIA
-IFZ: A-48108021

 

Jabetza intelektuala 

www.vinco.es webguneko eduki guztiak (datu-baseak, irudi eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu-fitxategiak barne, mugarik gabe) VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAren edo eduki-hornitzaileen jabetzakoak dira. Azken horien kasuan, lizentzia edo emakida bidez erabili dira eta Estatuko zein nazioarteko jabetza intelektualaren gaineko arauek babesten dituzte, batez ere apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuak onartutako Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginak. Erabiltzaileek www.vinco.es gunean eskuragarri jarritako edukiak aipatutako Legearen arabera erabiltzeko konpromisoa hartuko dute, hala nola moralaren eta onartutako ohitura egokien eta ordena publikoaren arabera
Horrenbestez, erabat debekatuta dago eduki horiek zati batean edo osorik erreproduzitzea, banatzea edo jendaurrean ezagutaraztea, ezpada horretarako baimen espresu eta idatzia jaso VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAren aldetik.
Erabiltzaileak erabat saihestuko ditu VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAren edo hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen aurkako jokabideak, edota pertsonen edo familien intimitatea mintzen edo urratzen dutenak edo hirugarrenen irudia kaltetzen dutenak, edota legez kanpokoak zein moraltasunaren aurkakoak. Edonola ere, erabiltzaileak ez dio inolako ardurarik egotziko VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAri, erabilera horren ondoriozko erreklamazio  judizial edo judizioz kanpokorik aurkezten bada.
www.vinco.es webguneko marka, errotulu, ikur bereizgarri edo logotipo guztiak VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAren jabetzakoak dira eta behar bezala erregistratuta daude. Hala, ezingo da inola ere ulertu erabiltzaileari ustiapen-eskubideetako bat lagatzen zaionik webgunea behar bezala erabiltzeko beharrezkoak direnetatik kanpo.
Testuak, datuak eta marrazki grafikoak VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAren edo informazioa eskaintzen duten erakundeen jabetzakoak dira, eta hirugarrenek ezingo dute aldatu, kopiatu, eraldatu, aldatu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, aipatutako edukiaren titularrak espresuki baimendu ezean. Testuak, datuak eta marrazki grafikoak eskuragarri jartzeak ez du inola ere esan nahi erabiltzaileei horien gaineko titulartasuna lagako zaienik edo ustiatzeko, erreproduzitzeko, hedatzeko, eraldatzeko, banatzeko edo jakinarazteko eskubidea eman zaienik, www.vinco.es webguneko erabilera legezkoaren barneko erabilera-eskubidetik haratago 

 

Webguneko edukia 

VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAk ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek edukiak erabiltzean eragindako kalteen edo galeren gainean, ezta erabiltzaileek egindako indarreko lege-xedapenen urraketen gainean ere. 
Era berean, ez du erantzukizunik izango webgune honetako esteken edo bilatzaileen bitartez iritsitako hirugarrenen webguneetako edukien gainean.

 

Estekak

Beste webgune batzuetako titularrek, www. vinco.es webgunerako estekak ezarri nahi izanez gero, VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAren logotipoa ageri ez den webguneetarako estekarik ez ezartzeko konpromisoa hartuko dute, hala nola nahasmena eragin dezakeen edo, oro har, legez kanpoko adierazpen faltsu, zehazgabe edo okerrekorik ez egitekoa.
Beste webgune batzuetako titularrek, www. vinco.es webgunerako estekak ezarri nahi izanez gero, halaber, izaera arrazista, xenofobo, pornografiko, terrorismoaren aldeko eta, oro har, VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAren izen ona edo irudia zeinahi eratara kalterako izan daitezkeen edukiak, adierazpenak edo propaganda dauzkaten webguneetarako hiperestekarik ez ezartzeko konpromisoa hartuko dute.
www.vinco.es gunean hiperestekak ezartzeak ez du ezinbestean adierazten VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAk esteka ezarritako webgunearen titularrarekin merkataritza-harremanik edo elkarte-loturarik duenik.
Hiperestekak atariko hasierako orrirako sarbidea baizik ez du eskainiko, eta ez ditu inola ere erreproduzituko. Ez da webgunearen gaineko framerik edo markorik sortuko. Ez da egingo VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAri buruzko adierazpen faltsu edo okerrik. Ez da adieraziko ez inola ere aditzera emango VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAk esteka baimendu duenik edo esteka ezarritako webgunean eskuragarri jarritako edo eskainitako zerbitzuak ikuskatu edo ontzat eman dituenik.
Hiperestekak ez du inola ere adierazten  VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAren eta ezarri duen enpresaren artean harremanik dagoenik, ezta edukiak edo zerbitzuak ontzat eman direnik ere. 
Informazioa ematea beste xederik gabe ageri dira hiperestekak www.vinco.es webgunean, eta, horrenbestez, VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAk ez du erantzukizunik izango, ezta inolako bermerik ere, ez espresuki ez inplizituki, erreferentziako webgunean eskainitako informazio eta/edo produktu eta/edo zerbitzuen komertzialtasun, egokitasun, kalitate, ezaugarri, jatorri, merkaturatze edo gainerako alderdien gainean.

 

Alderdi teknikoen gaineko argibideak 

VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko Internetera konektatuta egon bitartean ekipo informatikoek izan ditzaketen arazo tekniko edo hutsegiteen gainean, VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SArekin ikustekorik ez duten hirugarrenek legez kanpo sartuta eragin badituzte.
Era berean, ez dugu inolako ardurarik izango erabiltzaileak, eskaini diogun beste egile baten informazio akasdun, okerreko edo zehazgabea dela medio, jasandako kalteen edo galeren gainean.
www.vinco.es webguneak eduki akasdun, okerreko eta zehazgabea izan dezake. VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAk ez du inola ere bermatzen bere webguneko edukiak egiazkoak, zehatzak eta oraingoak direnik. Erabiltzaileak, behin www.vinco.es webgunean sartuz gero, erabat arduragabetzen du VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SA, webgunearen fidagarritasunak, erabilgarritasunak edo itxaropen faltsuek eragin diezaioketenari dagokionez.

 

Lege-araudia eta jurisdikzio aplikagarria

www.vinco.es webguneko «lege-oharra» eta bertako edukia Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren gaineko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez osatu da, eta edozein unetan alda liteke, indarreko legediak izan ditzakeen aldaketen arabera. Horrelakoetan, honako atal honetan adierazitakoa aplikatuko da; «lege-oharraren aldaketak».
Webgune honen erabilera, erabiltzaileak sartu eta edukietan nabigatzea barne, libre eta doakoa da eta VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAren «lege-oharra» eta arloan aplikatzekoa den Espainiako legedia onartzea dakar.
VIZCAÍNA DE INDUSTRIA Y COMERCIO SAren webgune honetako alderdi partikularren edo baldintzen ondoriozko auzi guztietan Espainiako legedia aplikatuko da eta horiek ebazteko eskumena erabiltzailearen helbideari loturiko Epaitegiei eta Auzitegiei egokituko zaie, baldin eta erabiltzailea Espainian badago, edota Bizkaiko Auzitegiei eta Epaitegiei, baldin eta Espainiatik kanpo badago, espresuki uko eginez legokiokeen eskumen edo jurisdikzio guztiei. 

Produktu-bilatzaileaZumitza, alanbrea eta burdin hesia.