Gora
Deskribapen teknikoa

Datuak eta zehazpen teknikoak

 

Gutxi gorabeherako dentsitateak

Jarraian, VINCOk emandako material ohikoenen gutxi gorabeherako dentsitatea. Datu horiek entregatzen diren formatu guztietarako (zumitza edo alanbrea) baliogarriak dira.
Taula. Dentsitateak
Altzairuak (karbono edukiera altua zein baxua) 7,85 kg/dm3
Altzairu herdoilgaitzak zumitza 7,85 kg/dm3
Aluminio zumitza 2,7 kg/dm3
Kobre zumitza 8,9 kg/dm3
Letoia zumitza 8,4 - 8,8 kg/dm3
Alpaka zumitza 8,7 kg/dm3
Brontze zumitza 8,8 - 8,9 kg/dm3

 

BIRIBILKIEN pisua eta neurriak

Biribilkiaren pisua zumitzaren zabalerak, materialak eta barne+kampo diametroek zehaztatu egiten dute. Kalkulua errazteko, kalkulu-tresna hau eskaintzen dizugu:
 
 
 
Biribilkiaren pisua kalkulatzeko formula:
Adibidea. Barne Ø = 400 mm eta kanpo Ø = 1 000 mm dituen biribilkiak 5,20 kg/mm-ko pisua izango du. 
(Hau da 100 mm.ko zabalerako zumitzak, 520 kiloko biribilkia emango luke. )

Irudia. Kalkulu-koadroa

Ez-burdinazkoen kasuan, arrabolaren pisua %11 inguru handiagoa izango da.
Aluminioaren kasuan, balioa %35 murrizten da. 

 

Ertz / izkin zizailatuak

Zizailaketa bidezko ebaketa-prozesu guztietan, ebaketa garbia da luzeera batean, eta urratua bestean.
Materiala, lodiera eta propietate mekanikoak gorabehera, ebaketa eta urraketa proportzioak era batekoak edo bestekoak dira.
Beti geratzen da bizarren bat ebaketan, merkataritza-hitzarmen bidez mugatu daitekeena. 

Irudia, ertz/izkin zizailatuak

 

TolestuRa

Tolesteko ahalmena edo gaitasuna garrantzitsua da pieza jakin batzuk fabrikatzeko. Kontzeptualki, eskema honen arabera zehazten da:

Irudia. Tolestua 

zeharkakoa = aldeko zentzuan
  luzekakoa = aurkako zentzuan  

 

 

 

 

 

 

 

 
 
Toleste-angeluaz gain, kontuan hartu behar da tolesaren erradioaren parametroa (normalean, zumitzaren lodieraren araberakoa). 
 

erradioa = 0

erradioa > 0

 

 

Gezia 

Gezia esaten zaio zumitzak luzera jakin batean zehar izaten duen kakotzeari.
Irudia. Gezia

 

Kopatzea / Twist 

Kopatzea esaten zaio zumitza bere baitan eta birbiltze norabidean biltzeari.
Irudia. Kopatzea / Twist

Uhindura 

Uhindura (luzekako uhindura)
Uhindura esaten zaio eremu ahur eta ganbilen ondoz ondoko luzekako segidari.
Agerikoagoa da zumitz estu eta meheetan zumitz zabal eta lodietan baino. 
Zabalera osoan gerta daiteke, edo ertzetako batean.
Irudia. Uhindura

 

zeharkako LAUTASUNA 

Zeharkako lautasuna esaten zaio biribilketa zentzuarekiko zentzu zeharkakoan ipinitako zumitzaren altuerari. «Teila» ere esaten zaio.
Irudia. Lautasun zeharkakoa

 

Deflexioa

Deflexioari «biribiltze-memoria» edo «coil set» ere esaten zaio.
Materialak bobinan hartu duen itxura kurbaturari eusten dionean gertatzen da.

Irudia. Deflexioa

 

Zimurtasuna

Zimurtasunak materialen gainazalen akabera neurtzen du. Hainbat neurketa-parametro erabiltzen dira.
Zimurtasun-balioa kalkulatzea Rz
Zimurtasun-balioa kalkulatzea Ra

Zimurtasunari buruz erabili ohi diren parametroak:

Ra :
Zimurtasun-profilaren balio guztien baturaren batezbesteko aritmetikoa.
Rz  :
Ondoz ondoko Rzi bost balioen bataz bestekoa.    
Rzi :
Saiakera luzerako (le) puntu gorenaren altueraren eta puntu beherenaren sakoneraren arteko batura.
Rt  :
Luzera osoko (le) puntu gorenaren altueraren eta puntu beherenaren sakoneraren arteko batura.
Rq  :
Erdiko marratik y(x) ardatzeko batez besteko zimurtasun profilera arteko desbiderapen guztien batez besteko geometrikoa.
* Katalogo honetako datuak informazio izaerakoak baizik ez dira, eta, inola ere ez, hornikuntza-kontratuen baldintzei dagozkionak. Errorea edo ez-egitea izan ezik.
Produktu-bilatzaileaZumitza, alanbrea eta kablea.